Horvat-Vanek Saria

 

Horvat-Vanek saria bi urtez behin banatzen da eta ikertzaile gazte baten ikerketa lanaren kalitatea saritzen du. Landutako gaia IAFEP elkartearen interes alorrekoa izan behar da. Saria 1.000$USkoa da eta kongresuan zehar banatuko da.

Lehiaketan parte hartu dezakete 35 urte baino gutxiago duten ikerlariek eta doktoretzako ikasleek. Horretarako, ikerketa ingelesez egin behar da eta iafep@leeds.ac.uk helbidera bidali behar da 2006ko maiatzak 15 baino lehen. Halaber, erakundearen datuak eta abstract edo laburpena bidali behar dira eta Horvat-Vanek sarian parte hartu nahi dela nabarmendu behar da (irabazleak bere adina egiaztatu beharko du pasaportea edo antzeko dokumentu ofiziala aurkeztuz).

 

HASIERA