|
ENPRESA
ZIENTZIETAN DIPLOMATURA
|
|
| |
|
PROFIL PROFESIONALA
Mondragon Unibertsitatearen enpresa-kudeaketarako unibertsitate-ikasketek
jarduera profesionalean erabakiak hartzeko, arriskuak berenganatzeko eta
aldaketak bultzatzeko prestatzen dute ikaslea.
Enpresa Zientzien Diplomatura-ko ikasketek enpresa-kudeaketaren ikuskera
globala eskaintzen dute, mugarteko inguruneetan berebiziko garrantzia
duten jarduerei arreta berezia eskaintzen dietelarik, hau da, "Enpresa
Logistika eta Garraioa" eta "Nazioarteko Merkataritza" izenekoei.
Garapen profesionaleren eremua tankera honetako jardueratara zabaltzen
da: nazioarteko bezero eta hornitzaileen kudeaketa, hornikuntza eta irteeren
kudeaketa, garraioaren kudeaketa, eta hornitzaileekin negoziazioa, biltegien
kudeaketa, ekoizpenaren kudeaketa, finantza-kudeaketa...
IKASKETA
PLANGINTZA ETA EGITURAKETA AKADEMIKOA
| Ikasketa
plangintza hiru urtetan egituratzen da; guztira 207 kreditu direlarik.
Ematen diren gaiak ondoko ezagutza-arloetan biltzen dira: |
|
|
Enpresa
Antolaketa eta Marketinga 17% |
|
|
Finantza
eta Zerga-arloa 16% |
|
|
Ekonomia
10% |
|
|
Zuzenbidea
7% |
|
|
Matematika Aplikatuak 6% |
|
|
Hizkuntzak
14% |
|
|
Espezialitatea
30% |
IKASKETA
AMAIERAKO PROIEKTUA
Titulua eskuratu ahal izateko, ikasleek Karrera Amaierako Proiektua burutu
beharko dute. Proiektu honen bidez, ikasleek hiru kurtsotan zehar berenganatu
dituzten ezagutzak enpresak hainbat arlotan dituen arazoak konpontzeko
erabili ahal izango dituzte.
HIZKUNTZEN IKASKETA
Ingelesaren eta frantsesaren erabilerari enpresek ematen dioten garrantzia
ikusirik, titulazio honek irauten duen urteetan, aukera askeko ikasgaien
bitartez bi hizkuntza hauen garapen progresibo bat ematen da. Helburua,
ikasleak ikasketak bukatzean ingelesaren idatzizko komunikazioa eta mintzamenean
erraztasuna izatea da, bai esparru orokorretan eta baita bere egiteko
profesionalarekin zerikusia dutenetan ere.
Ikasketa
plana
DIEM katalogoa
|